XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Oihanen eta Izadiaren Euspenerako Zerbitzuaren Bizkaiko idazguetan (Avda del Ejército, 9garreneko 2. oinean) ondoren zehazten diren zurgaiak saltzeko errematea egingo da.

Eskaintzak, iragarpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadineko egunaren biharamonean hasi eta hogeigarren lanegunaren hamabiak arte lehen esandako tokian aurkeztu ahal izango dira.

Eskaintzak agertaraztea, egun bereko ordu batetan egingo da.

Errematearen gai den alorra, honako hau da:
Orozkoko Udaleko udal-mugarte eta jabetzako Herri-zuduzkoetako 9garrena den eta Bizkaiko Partzuergoko Mendi-Erroldean BI-3012 ezagukaria duen Katxabaso eta Larraluze mendian.

16.204 jotzen duten 13.714 P. Radiata ondo kenduz eta 39.294.700 pesetetan ikertzatuta, erabateko ebaketarako errematea.

Ustiaketa, GALDU-GORDEAN egingo da.

Egiteratzeko epea izendapena egin eta BI URTEKOA izango da.

Ustiaketa egiteko orotariko baldintzak, Bizkaiko Probintziako Aldizkari Ofizialaren 1975.eko Ekainaren 12ko 133garren alean eta Erresumako Aldizkari Ofizialaren 1975.eko Abuztuaren 200garren alean agertzen direnak dira.

Berarizko baldintzak, Probintziako Aldizkari Ofizialaren 1975.eko Ekainaren 12ko 133garren eta 1975.eko Urtarrilaren 28ko 22garren aleetan eta bai Erresumako Aldizkari Ofizialaren 1975.eko Abuztuaren 20ko 199garren alean ere argitaratutakoak izango dira.

Ordaintze-modua honako hau izango da: 8 alditan, hiruhilabeteka eta lehenengoa, izendapena behin betikoa egin dadineko uneantxe egingo dela.

Nolanahi ere, ustiaketa bukatu baino lehen, ordainketa osoa bukatu beharko da eta horregatik, Orotariko eta Berarizko Teknika-Baldintzen Zerrendaren arauera, Bizkaiko Lurralde-Zerbitzuak baldintza hau betetzea eskatu ahal izango du.

Erremate honetan eskuhartu nahi dezaten guztiak, Oihanen eta Izadiaren Euspenerako Zerbitzuaren Bizkaiko Probintzia-Burugoan (Avda. del Ejército, 9garreneko bigarren oina) agirian egon diren lehen esandako Baldintzen-Zerrendei atxiki beharko zaizkie.

Onar daitezen eskaintzak, itxitako eta egileak edo horren ordezkoak izenpetutako bi eskutitz-azaletan aurkeztuko dira; hautariko batek, iragarpen honekin ematen den eredu-itxurako ekonomia-eskaintza baino ez du izango eta besteak, behar den agiri-sorta, bakoitzean, zer daraman eta eskaintza-egilea erasota utzi beharko dira.

Eskaintzak, iragarpen honen hasieran esandako epearen barruan aurkeztu beharko dira.

Errematean eskuhartzeko, ekonomia-eskaintzaz gainera, eskatzen diren agiri-paperak honako hauek dira: eskaintza-egile edo, hala behar izanez gero, horren ordezkari denaren egiaztagiria, Oihanen eta Izadiaren Euspenerako Zerbitzuaren Bizkaiko Lurralde-Buruzagi Jaunaren izenean erremateari dagokion balioztapenaren % 2koaren behin-behingo gaudimena utzi izatearen egiaztagiria eta, bere ardurapean, ordurarteko Industria-Zergak ordainduta izatearen aldarrikapen-agiria atxikiz.